Lehiaketa honetan euskarazko ipuinak idazten dituzten egileek har dezakete parte. Partaide bakoitzak 3 ipuin aurkez ditzake gehienez.
Ipuinen gaia librea izango da, eta jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira lanak.
Gehienez ere 8 orrialde izango dituzte, espazio bikoitzean, eta alde bakarretik idatziak.
Ipuinak ereintza.ipuinak@gmail.com helbidera bidali beharko dira. Idazlanak aurkezteko azken eguna azaroaren 10ean izango da, eta erabakia abenduaren 21ean publikoki jakinaraziko da.
Hauek dira 2013ko edizioko sariak: Lehenengo Saria, 950€; 25 urtetik beherako egile onenari saria: 400€; eta Joxan Arbelaiz Saria, herriko egile onenari saria: 210 €.
Datu guztiak hemen begiratu ahal dituzue.
Nontzeberri