Nontzeberri

XXXI. Xabier Lizardi Saria abian

Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak Xabier Lizardi Saria martxan jarri du berriz. Lizardi Sariak, haur eta gaztetxoei zuzendutako ipuinen ekoizpena bultzatzea du helburu, eta idazle helduei zuzenduta dago.

Lanek, jatorriz euskaraz idatzitakoak, originalak, argitaragabeak eta  beste inolako lehiaketan saritu gabeak izan beharko dute. Gaia librea izango da eta partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake. Lan bakoitzaren bi ale bidali beharko dira, ongi josiak, zenbakituak eta izengoitiz sinatuak Zarauzko Udalera. Aparteko gutun-azal itxi baten barruan honakoak adieraziko dira: izengoitia, izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Gutxieneko luzera, berriz, 24.000 karakterekoa izango da.
2013ko urtarrilaren 8an amaituko da lanak aurkezteko epea.
Xabier Lizardi Sariaren diru kopurua 3.700 eurokoa da.

Honako idazleek osatuko dute epaimahaia: Jesus Mª Olaizola Txiliku, Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Idoia Etxeberria (2011ko lehiaketako irabazlea). Epaia 2013ko otsailean emango da jakitera. 

Exit mobile version