Nontzeberri

XXV. Gorefest, Fantasia eta Beldurrezko Bermeoko Zinemaldia

Bihar, uztailaren 11n, XXV. Gorefest, Fantasia eta Beldurrezko Bermeoko Zinemaldiak bere ateak zabalduko ditu. Aurten, ekimenaren 25. urteurrena ospatuko dute.

Umeek ere protagonismoa izango dute aurten Gorekids sailari esker. Etxeko txikienek arpegia pintatuko dituzte eta zombie bilakatuko dira.
Baina jaialdiaren ardatz nagusia filma izango dira, eta horiek 20:00etan pantailaratzen hasiko dira. Honako film laburrak ikusiko dira: Polvo de angel (Migu’el Varela), La ultima caja (Juanlu Moreno Somé), Parasomnia (Daniel Noblom), Angulo muerto (Cristian Beteta), Berta (Lucia Forner Segarra), Apotemnofilia (Jano Pita), Co-Haunting (Adrián Carande, Pepe Rico eta Paula Sánchez Álvarez), Fideua (Fran Gas) eta Gnomes (Ruwan Heggelman).

Filmen ostean, 23:00etan, Deabru Beltzak taldeka Su danborrak izeneko ekitaldia egingo du.

Exit mobile version