Nontzeberri

XXIV. Portugalete Uri Urena ipuin-lehiaketa

Lehiaketa honetan 14 eta 29 urte bitarteko idazle guztiek har dezakete parte, kategoria bi hauetan: 18-29 urte bitartekoak (A kategoria) eta 14-17 urte bitartekoak (B kategoria). Lanak aurkezteko epea urriaren 13an itxiko da.

Ipuinak euskaraz eta gaztelaniaz aukez daitezke. Gaia librea da, eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak (bide elektronikoetan ere ez) eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izango dira. Lanak hirukoizturik aurkeztuko dira gutun-azal itxi batean, eta bertan titulua jarri beharko da; titulu berbera idatziko da lanaren orri guztietan ere bai. Gero, beste gutun-azal batean, egilearen datuak adieraziko dira: izen-deiturak, telefono zenbakia, ogibidea, adina, helbide osoa eta NAN edo pasaportearen fotokopia.

Lanok, Portugaleteko Udalaren Hezkuntza eta Gazteria Sailera eraman ahal izango dira (Gizarte Etxea, Solar plaza z. g. 3. solairua) edo postaz bidali, honako helbide honetara: Portugaleteko Udala, Hezkuntza eta Gazteria Saila, XXIV. Ipuin-Lehiaketa, Solar plaza z.g. 48920 Portugalete.

Lehiaketaren sari nagusia 1.500 € izango da. Beste aldetik, A kategoriako lehenak 1.000 € jasoko ditu eta B kategoriakoak berriz, 600 €.

Exit mobile version