Nontzeberri

XXII. Udaberriko Musikaldia Arrasaten

Maiatzaren 6tik 31ra arte XXII. Udaberriko Musikaldia egingo da Arrasaten, eta betiko legez, kontzertuetan Euskal Herriko musikariak eta nazioarteko artistak arituko dira. Kontzertuok 19:30ean hasiko dira.

Aurtengo programazioan sei hitzordu atondu dira Juan Arzamendi Musika Etxearen auditorioan, Amaia Udal Antzokian, Bedoñako Santa Eulalia parrokian eta San Joan Batailatzailearen parrokian izango direnak. Aurten bi espazio berri ere izango dira: Bedoñako Santa Eulalia eta San Joan Batailatzailea parrokiak.

Diogun modua, maiatzaren 6an abiatuko da ekimena Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean Vlad Câmpean (Biolontxeloa) eta Vasco Dantas (Pianoa) taldearekin. Larunbatean, maiatzaren 9an, Amaia udal antzokian, Arrasate Musikaleko Orkestra eta Goikobalu abesbatza arituko dira.
Maiatzaren 17an, Bedoñako elizan, Kalakan & Berçaits anaiak Ahotsez ikusgarria egingo dute, euskal kulturaren ariman bidaia musikal mistiko bat partekatzeko eta euskal historian eta ohituretan murgiltzeko.
Maiatzaren 23an, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean Habia taldearen txanda izango da. Soka tresnak eta ahotsak uztartuz herri kantak jorratzen ditu taldeak. Maia Iribarne Olhagarai eta Maiana Aguerre (biolina), Elena Haira (altoa) eta Amaia Hiriart (txeloa) dira bertako kideak.
Maiatzaren 24an, San Joan Batailatzailearen parrokian, Ganbara abesbatzak eskainiko du kontzertua, eta azkenik, maiatzaren 31n, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean, Susurros Sinfónicos taldeak (Natalia Sánchez txirula jotzailea, Claudia Besnè harpa jotzailea eta Carmen Santamaría pianoa jotzailea) kontzertua eskainiko du.

Xehetasun gehiago Arrasateko Udalak ditu.

Exit mobile version