Nontzeberri

XIV. Gaztezulo Bideo Lehiaketarako deialdia

Gaztezuloak bere Bideo Lehiaketa abiatu du, eta zuen lanen zain dago, apirilaren 14tik maiatzaren 26ra aurkeztu behar dituzuenak.

Betiko legez, 16 urtetik gorako gazteek har dezakete parte, eta aurkezten diren bideoek aurten grabatuak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik. Gutxienez minutu batekoak eta gehienez 3 minutukoak onartuko dira. Film labur bakoitzean, ezinbestean, Gaztezulo paperezko aldizkaria, aldizkari digitala edota gaztezulo.eus webgunea azaldu behar dira.

Nahitaezkoa da bideoak hizkuntza edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, kartelak, elementu grafikoak…), euskarazkoa izatea.

Banatuko diren sariak honako hauek dituzue: 1. saria 1.200 euro dira, eta 2. saria 300 euro. Gainera, ikusleen saria emango da, gaztezulo.eus webgunean ekainaren 2an, 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta Gaztezulo materialez osatutako opari-sorta irabaziko du.

Jakingarri guztiak: Gaztezulo.

Exit mobile version