Txapelketaren lehen faseko lehen saioa azaroaren 8an izan zen Bidarteko antzokian. Bigarrena, azaroaren 15ean,. Domintxaineko herriko gelan. Hirugarrena, azaroaren 22an izan zen, Ainhoako Elkartetxean, eta laugarren eta azkena, azaroaren 30ean jokatuko da Ligiko herriko gelan. Bertan Beñat Larrory Tanto, Bittor Thicoïpe Leizagoien, Irantzu Idoate Funosas, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Maddalen Arzallus Antia eta Pettan Prebende Thikoipe arituko dira
Horren ostean, hiru saio izango dira bigarren fasean. Fase honetako saioak abenduaren 6an Aiherrako Denen etxean, abenduaren 13an Muskildiko Posonpesenean eta abenduaren 21an Hiriburuko La Perle gelan izango dira.
Geroago, 12 bertsolari izango dira kantuan finaleko txartelaren bila. Lehen saioa 2026ko urtarrilaren 10an izango da Baigorriko Plaza Xokon eta bigarren saioa urtarrilaren 17an Bardozeko Ezker paretan.
Finala urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai Alain programatu da.
