Nontzeberri

Xilaba Bertsulari Xapelketa bihar hasiko da

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko herriak bertsoz beteko dira Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatu duen Xilabaren edizio berriarekin. Urriaren 6an abiatu eta azaroaren 10a bitarte luzatuko da. Bi kanporaketa saio eta bi finalaurreko izango dira, eta final handia Baionan egingo da lehenengo aldiz.

Asteburu honetan abiatuko da txapelketa. Lehen kanporaketa saioa urriaren 6an izango da, Altzürüküko Herriko gelan, 17:00etan. Hurrengoa, urriaren 13an, Kanboko AIEC gelan, 17:00etan.
Gero etorriko dira, finalaurrekoak. Urriaren 20an, Hendaiako Variétés Zineman, 17:00etan, eta urriaren 27an, Donibane Garaziko Vauban Zineman, 17:00etan.

Azkenik, finala, azaroaren 10ean, Baionako Lauga gelan, 17:30ean.

Txapela eskuratzeko lehian hamasei bertsolarik hartuko dute parte: Amets Arzallus (Hendaia), Odei Barroso (Urruña), Sustrai Colina (Urruña), Eneritz Zabaleta (Baiona), Xumai Murua (Azkaine), Gillen Hiribarren (Itsasu), Xan Alkhat (Armendaritze), Ramuntxu Christy (Aiherra), Maindi Murua (Azkaine), Bixente Hirigarai (Baigorri), Egoitz Zelaia (Hendaia), Battitt Crouspeyre (Baigorri), Ortzi Idoate (Baiona), Ortzi Murua (Azkaine), Maddi Sarasua (Itsasu), Madi Ane Txoperena (Hendaia).

Exit mobile version