Nontzeberri

“Xilaba” bertsolari txapelketako bertso bilduma, telebistan ikusgai

Xilaba, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertsolari txapelketak ezin izan du aurrera egin.  Beste kontu askorekin gertatu den bezala, pandemiak dena utzi du bertan behera, bai eta asteburu honetan izan behar zuen finala ere.

Baina bertsogintzak aurrera egingo du eta orain arteko Xilabako finaletan izandako zenbait bertsoaldi eskainiko dituzte telebistako Hitzetik Hortzera saioan.

2008koa izan zen Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa elkartzen dituen bertsolari txapelketaren lehenengo edizioa, eta 2010. urtean hartu zuen txapelketak Xilaba izena, Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarre izenek osatzen duten akronimoa.

Larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1ko Hitzetik Hortzera saioan, Xilabako bost finaletako bertsoaldi hautaketa berezia eskainiko da eta final horietan oholtzara igo ziren bertsolari guztiak entzungo ditugu kantari: Amets Arzallus, Ekhi Erremundegi, Eneritz Zabaleta, Joanes Etxebarria, Karlos Aizpurua, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina eta Xumai Murua.

Exit mobile version