Nontzeberri

Xatiro-ren “Xatirokeriak”

Xatiro Bilboko rap musikariak Xatirokeriak  izenburuko lana argitaratu berri du.  Lau urte igaro dira Xatirok bere lehen taldea utzi zuenetik, FDLN, eta orain, disko berriarekin itzuli da, Aresan eta Ruben G. Mateos ekoizleen babesean.

Diskoan, besteak beste, Selektah Kolektiboko kide nafar Manugaitzek eta La Basu eta Shintoma rap musikari bilbotarrek parte hartu dute.

Grabazioan askotariko oinarri programatuekin josita dago, baina makina bat instrumentu ere antzematen dira: gitarra riff indartsuak, country estiloko armonika, pianoa… Eta hitzei dagokienez, gai anitz jorratu ditu, euskaraz zein gaztelaniaz: komikia (Gora Punisher), zinema (Hoy no me apetece salir, country kutsukoa), gai pertsonalak (Irteera bakarrak) edo lehiakortasuna (Xatirokeriak).

Emaitza, bitxia eta askotarikoa da; entzun ezazue.

Exit mobile version