Nontzeberri

XARE Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak

Amorebieta-Etxanon egingo dira gaur, hilak 20,  XARE Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak Amorebieta-Etxanoko eta Igorreko 252 ikaslerekin. Ekimenak esparru digitalean ohitura osasuntsu eta jasangarriak sustatzeko helburua du.

“Gazteen Alfabetizazio Digitala lehentasunezko premia da eta, hain zuzen, nerabeen bizitzen esparru digitalari dagokionez ere pedagogia egitea da jardunaldi hauen xedeetako bat. Gaur egungo nerabeak, munduaren alde honetan behintzat, smartphoneen eta sare sozialen boomarekin batera jaio ziren eta, beraz, ingurune digitala ere euren berezko habitata da, eremu fisikoa bezainbeste. Berrikiago, adimen artiizialarekin kontaktua izateko eta aritzeko sarbide osoa izan dute gainera. Pertsonen arteko harremanak, sorkuntza-prozesuak, ogibideak eta eremu profesionala, heziketa bera digitalizatu dira, baina askotariko gaitasunak garatzeko ikasketa-prozesu betean dauden gazteek ez dute behar bezainbesteko laguntzarik eta heziketarik jasotzen esparru horietan ere egoki jarduteko”.

Hain justu, hutsune hori betetzeko XAREk bere ekarpena egin nahi du. Azkue Fundazioak sustatu eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gazteria eta Euskara sailek babestuta, ekimenak Arratia BHI, El Carmelo, Urritxe BHI, Lauaxeta Ikastola eta Zornotza LH ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako 252 ikasle batuko ditu.

Hemen egin ostean, Baionara, Donostiara, Bilbora eta Gasteizera iritsiko da XARE.

Exit mobile version