Nontzeberri

Xabier Soubelet artistaren espresionismoa

Iruñeako Conde de Rodezno galerian paratu ditu bere margoak Xabier Soubelet artistak, maiatzaren 27ra bitartean.

Xabier Soubelet Lapurdiko Ziburun jaio zen eta txikitatik Baztanen bizi da. 1975ean, Apezetxearekin hasi zen margotzen, eta Ana Marin, Apezetxea, Rezola, Arizmendi, Sobrino Bañales eta Fidalgo pintoreen kolektiboaren barruan sartu zen.

Bere lehen margo inpresionisten ostean, Cezannek eragindako post-inpresionismoan murgildu zen. Gaur egungo bere pintura espresionista ukitu abstraktuekin defini liteke; eta bere gaur egungo estiloa abstrootismo edo abstraraizismo izendatzen da. Abstro-figuratibo estiloan kokatzen da, non xehetasun sinpleenak, abstrakziotik margolana ulertzera eramaten gaituen. 

Exit mobile version