Xabier Payak Iker Orueta Ilustratzailearekin batera, Bihotza kate (Erein) izeneko lana kaleratu du. lan hori XV. Peru Abarka Album Lehiaketaren irabazlea izan da.
Lanaren sinopsia honakoa hau duzue: “Antzerkia du amets Carmenek, eta egin ahalak egiteko prest dago bere ametsa bete dadin. Eskuratu berri duen beka eskutan, Bilbo utzi eta badoa Madrila. Han antzerki mundu distirantean murgiltzen da, aurreko bizitzari bizkar emanez. Hark, ordea, ordaina gogoraraziko dio telefono dei bat jasotzen duenean”.
Xabier Paya Gasteizen Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatu zen. Kultur arloko ikasketa ugari ditu. Ingalaterra, Frantzia eta Euskal Herriko zenbait unibertsitatetan irakasle izandakoa da. 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. 2013tik kultur kudeaketan dabil bereziki. Hedabide askotan kolaboratzaile aritutakoa da: Berria, Naiz, Argia, Euskadi Irratia, Aizu! aldizkaria… Itzultzaile eta gidoilari gisa ibilbide oparoa du, eta literatura lan ugari itzuli ditu. 2009an Aupa Maurizia biografia nobelatua idatzi zuen anaiarekin elkarlanean. 2015ean Nork eleberri grafikoa ondu zuen Patxi Gallego marrazkilariarekin, eta 2019an argitaratu zuten beste bat, Nori.
Bihotza kate du lehenbiziko ipuina, non bere amaren istorioa kontatzen duen.