Nontzeberri

Xabier Leteren omenezko kontzertua egingo dute Andoainen

Iaz Euskal Herriko hainbat hiritatik igaro zen Xabier Lete gogoan ikuskizunean du sorburu Sortuko dira besteak musika ikuskizunak, zeina bihar, ekainak 15, Andoaingo Bastero Kulturguneko Auditorioan ikusi eta entzun ahalko den, 21:30ean.

Oholtzan Pier Paul Berzaitz, Eñaut Elorrieta, Amets Arzallus, Petti, Arantxa Irazusta, Alex Sardui eta Mikel Urdangarin musikariak izango dira Lete omentzen.

Leteren Gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak… esaldi ezagunetik hartzen du izenburua ikuskizunak. Kantaldian doinu berri eta klasikoak, testu literarioak, olerkiak eta bestelakoak egokituko dituzte, Leteren mundua azaltzeko asmoz.

Hala nola, Jacques Brel, Joseba Sarrionaindia, Mikel Laboa edo Leonard Cohen artisten doinu eta hitzak egokituko dituzte Pier Paul Berzaitz, Eñaut Elorrieta, Amets Arzallus, Petti, Arantxa Irazusta, Alex Sardui eta Mikel Urdangarinek. Letren munduko bi izen garrantzitsuk ere parte hartuko dute, Bernardo Atxagak eta Kirmen Uribek, hain zuzen ere.

Hori guztia musikari talde sendo baten laguntzarekin eta Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean.

Exit mobile version