Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Xabier Lete Nazioarteko VIII. Poesia Sarian lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.
Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, edozein toki eta nazionalitatetakoek, lan bakarrarekin. Gai, errima eta neurri libreko lanek gutxienez bostehun (500) lerro izan beharko dituzte.
Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Aldizkarietan, antologietan edo Interneten partzialki argitaratu diren poema bildumak onartuko dira, baldin eta horien ehuneko hamarra (% 10) baino gutxiago atera bada argitara. Lanak ezin izango dira saritu edozein motatako edo tokitako beste literatura lehiaketa batean, eta baldintza horri eutsi beharko zaio epaia eman arte.
Saria elementu artistiko egiaztatzaile bat eta dagokion deialdian zehaztuko den dirukopuru bat izango da, eta horren likidazioa indarrean dagoen zerga legeriaren mende egongo da. Aurtengo deialdian lehiaketaren diru-saria hamabi mila (12.000) eurokoa izango da, eta horren likidazioa indarrean dagoen zerga legediaren mende egongo da.
Jakingarri guztiak hemen.
