Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete Nazioarteko III. Poesia Saria antolatu du. Lehiaketa idazle euskaldun guziei irekita dago eta lanek, euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Obrak aurkezteko epea azaroaren 16an amaituko da. Lan bat edo gehiago aurkezten dutenek 12.000 euroko saria eskuratzeko aukera izango dute.
Lanaren bost ale aurkeztu behar dira, grapatuta edo behar bezala koadernatuta, DIN-A4 formatuan, idazmakinaz edo ordenagailuan idatzita, espazio bikoitzean eta orriaren alde batetik bakarrik.
Ale guztietan lanaren izenburua eta egilearen ezizena jarri behar dira. Lanaren bost aleekin batera, kartazal itxi bat atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena duela. Barruan honako datu eta dokumentuak: egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NAN edo pasaportearen fotokopia, eta ohar bio-bibliografiko laburra.
Lanaren bost aleak eta kartazal itxia beste kartazal baten sartuko dira, eta kanpoko aldean honakoa jarri beharko da: “Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko III. Poesia Sarirako 2015”.
Lanak, helbide honetara bidaliko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia. Sariaren irabazlea 2016ko martxoan jakinaraziko da.
Bestelako xehetasunak, hemen begiratu.