Joan den urtearen hondarretan abiatu zuten lehiaketa honen bigarren edizioa, gaur egun Euskal Herrian diru kopuru handienetako bat duena.
Urrian itxi zen lanak entregatzeko epea, baina sariaren irabazlea hil honetan, otsailean, jakinaraziko da publikoki. Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.
Sariketa honetarako nahi duten idazle guztiek har zezaketen parte lan bat edo gehiago aurkeztuz. Sariketako lanak gai, neurri eta errima librekoak izan behar dira, 800 lerro izan beharko dute gutxienez, eta euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Bost ale bidali behar ziren.
Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa.
Bestelako datuak hemen eskuratu ahalko dituzue.