Nontzeberri

Xabier Amurizaren eta Agus Barandiaranen koplak

Bihar, hilak 26, Arriagako foyerrean, hitzaldi musikatua  eskainiko dute Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranek 85 kopla izenburuarekin.

“Amurizaren amonak astero egiten omen zituen erromeriak baserri aurrean, pandero bat eskutan hartuta eta bere ahotsaren laguntzarekin, dantzan jartzen zituen auzokideak. Ez zen bakarrik jaia, bizitzeko modu bat ere bazen, bertan saltzen zituen jaki eta edariekin bizi zelako bera. Mundu horretatik dator Amuriza, etxean ezagutu ditu erromeriak, eta bertan abesten ziren kopla haietan biltzen ziren istorioak arakatzen eman du bizia… ez ziren letrak bakarrik, argazkiak ziren, momentuko irudiak: mendian elurra, auzoko astoa, baserriko mutilzaharra… hamaikatxo bizipen”.
Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, bere bizitzari errepasoa egingo dio. Eta horretarako, Agus Barandiaran bide laguna izango du ondoan.
Ekitaldian, musika eta koplak uztartuko dituzte biok.

Exit mobile version