Nontzeberri

Xabier Amuriza bertsolariaren “4 x 4 operazioa”

4 x 4 operazioa deitzen da Xabier Amurizaren liburu berria. Hauxe da bere laugarren liburukia da Joan ziren zikloaren barruan.
Bertan, historia kolektibo bat oroitzen eta garatzen du: hirurogeiko hamarkada esplosiboa, non kokatzen den Gogor izeneko apaiz-mugimendua. Gogorkeriaren aurka gogortasuna. Mugimendu haren ekintzarik sonatuena Derioko seminarioko itxialdia izan zen, Bizkaiko 70 hamar apaizek buruturik eta poliziak berehala inguraturik, ia hilabete iraun zuena. Gertakari horren inguruan, urte haietako konbultsio orokorra berritzen da.

Gaur berton, Lasarteko Villa Mirentxun, Joxe Mari Altuna, Pablo Barrio eta Xabier Amurizak berak aurkeztu dute lan berri hau.

Hitzaldi sorta bat ere eskainiko du autoreak:
Azaroak 7, Bilboko La Bolsa, 19:00etan
Azaroak 27, Arrasateko Kulturate, 19:00etan
Abenduak 12, Eibarko Arrate Kultur Etxea, 19:30ean
Abenduak 19, Larrabetzuko Anguleri, 19:00etan
Urtarrilak 17, Txantreako Biltoki, 20:30ean

Exit mobile version