Nontzeberri

“World Press Photo 2026” Gasteizeko Montehermoson ikusgai

Azaroaren 15era arte, World Press Photo erakusketaren 147 irudi ikusi ahalko dira  Gasteizeko Montehermoson. Erakusketako irudiak 141 herrialdetako 3.747 argazkilarik aurkeztutako 57.376 argazkien artean hautatu dituzte.

Aurtengo erakusketako irudiak “giza hauskortasuna erakusten diguten kontakizun intimo eta hunkigarriak dira, zeinak, pertsonalak izan arren, balio globala baitute; bestetik, ezin ditugu ahaztu Ukraina eta Gaza, ezta Z belaunaldiak munduko hainbat lekutan egindako protestak erakusten dizkiguten irudiak ere. Krisi klimatikoa (indar handikoak eta, kasu batzuetan, harrigarriak diren irudiekin, erakusten duten erresilientzia dela eta), animalien mundua, botere-abusuak salatzeko ekintza zibikoak, eta Guatemala eta Kenyako emakumeen mugimenduak dira, estilo desberdinekin, munduan zehar urte osoan gertatutakoaren erregistro bisuala osatzen duten istorioetako batzuk”

Datorren asteko urriaren 27an, 19:00etan, Montehermoso Kultur Etxeko Ortuño aretoan eta World Press Photoren esparruan, Pertsonen aurkako gerra izeneko mahai-ingurua izango da, EnfocAH eta Mugarik Gabeko Medikuak-ek antolatuta.

World Press Photo 2026 publikoarentzat zabalik egongo da Montehermoso Kulturuneko ur biltegi zaharrean azaroaren 15era arte.

Exit mobile version