Nontzeberri

“Work in Process” filmen zikloa, BilbaoArten

Apirilera bitartean, BilbaoArteko Art House Zineman zine ziklo bat, Daniel Alegrete eta Maite Choyaren Fuera de Campo proiektuaren parte dena. Guztira zortzi film proiektatuko dira, eta film horietan sorkuntza-prozesuari buruz hausnartzeko praktika artistikoa lantzen da.

“Hautaketa honetan zortzi film daude: fikziozko lanak, ez-fikziozkoak eta erdibidean dagoen guztia, gehienetan edozein etiketei ihes egiten dietenak. Hemen proposatzen da ibilbide bat egitea sormen-prozesua osatzen duten faseetan zehar, hau da, inspiraziotik hasi eta azken obra burutu arte. Agertzen diren artistak era askotakoak dira, eta horrek mosaiko bihurtzen du ziklo hau, pintoreak, musikariak edo zinemagileak biltzen dituena.”

Lehen lana martxoaren 1ean pantailaratuko da, 19:00etan: Tokyo-Ga (Wim Wenders, 1985). Wim Wendersek bidaia zirraragarri bati ekin dio Tokioko sakoneretara. Bere helburua Yasujiro Ozuren filmetan agertzen ziren lekuak filmatzea da. Kaleen, jendearen eta paisaien bidez, Ozuren espirituz betetako fotogramak jasotzen ditu Wendersek.

Datozen emanaldi guztien gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version