Gaur, hilak 22, Witchtroat Serpent (Frantzia, doom metal) eta 1886 (Katalunia, hard rock eta psikodelia) taldeek joko dute Erandioko Sentitel taberna rockzalean, 20:00etatik aurrera.
Witchtroat Serpent doom metal taldea AEBEtako Emetic Records diskoetxe prestigiotsuaren babesean dator, Emetic Record Eyehategod eta Chruch of Misery Pentagram taldeen diskoak argitaratu dituenak, besteak beste. Hain zuzen ere, Emetic zigiluak frantziarren estreinako la homonimoa plazaratu du. Lan horretako doinuak gaur aurkeztuko dituzte Erandion.
Bestalde, 1886 banda katalana Bartzelonan eratu zen 2012an, eta Before the Fog covers the Mount izenburuko lana plazaratu du aurten. Laukoteak 70eko eta 60ko urteetako hard rock psikodelikoa jotzen du, blues erritmoak baztertu barik.
