Nontzeberri

Willis Drummondek zuzeneko diskoa grabatuko du Donostian

Willis Drummond taldeak zuzeneko lana jasoko du Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, urriaren 13an. Diskoarekin batera, zuzeneko DVDa era grabatuko du Iparraldeko taldeak.

“Ideia hori urte hastapenean gertatu zitzaigun, Gure Tokiak Tour-en bidez, gaztetxez gaztetxe eta aretoz areto ibili ginenean, gure hirukote formatu berria estreinatzen… Eta amets egin genuen kontzertu guzi horietan ikusi genituen aurpegiak kontzertu bakar batean biltzearekin, eta momentu hura zizelkatzearekin, grabazio baten bidez”, jakinarazi du taldeak.

Hala, taldeak hirukote formatuarekin grabatuko duen lehenengo lana izango da zuzeneko hori, izan ere, taldeak hirukote aritzea erabaki zuen iragan urtarrilean, Joseba Balaztenak talde utzi eta gero.

Otsailean hasi zen hirukote formatuarekin jotzen Willis Drummond, Japonian egindako bira txiki bat hasi baino lehen, hain justu. Harrezkeroztik, hiru musikariak aritu dira Euskal Herriko oholtzak kiskaltzen.  “Entseguetan oso ondo pasatzen da eta zuzenean jotzeko gogo handia dugu”, esan zuen taldeak hirukote arituko zela iragarri zuenean.

Exit mobile version