Nontzeberri

Walter Parks & Swamp Cabbage blues hirukoteak Euskal Herrian joko du

Amerikako Estatu Batuetako sustraidun musika jorratzen duen Walter Parks & Swamp Cabbage blues hirukote estatubatuarrak Iruñeko El Baflen joko du bihar eta larunbatean, hilak 3, Bilboko Crazy Horsen izango da.

Swamp Cabbage bikotea bateria batek eta baxu jotzaile batek osatzen dute, eta AEBetako sustraidun musikaren esentzia barreiatzen dute euren soinuan. Walter Parks gitarra jotzailea, berriz, eskarmentu handiko blues musikaria da. Horretaz gain, Richie Havens musikariaren gitarra jotzailea izan da hamar urtez.

Swamp Cabbage bikotearekin hiru disko grabatu ditu: Honk (2006), Squeal (2008) eta Live On The In Tune (2010). Egun laugarren lan bat ari dira prestatzen. Hala, Walter Parksen eta Swamp Cabbagen arteko konbinazioan AEBetako musika tradizionalak eta New Orleans hiriko oinarriarekin lotzen dira.

Walter Sparks pozik agertu da lankidetza honekin. “Inoiz baino gehiago ari naiz gozatzen, zoriontsua naiz jendea musikaz absorbitzen uzten denean eta irribarre egiten duenean transmititzen ditugun fikzio lirikoekin”.

Taldearen soinuaz hainbat laudorioa esan dira, honatx batzuk: “Irudika itzazu Tom Waits, ZZ Top-eko Bill Gibbons, Dr.John eta Dr.Watson gau osoko jam session batean”, edo “Hegoaldeko bluesa Swamp Cabaggek soilik egiten du hain dentso… Parken gitarra elektrikoak naturaren lau elementu primarioak gurtzen ditu, lurra nagusituz”.

Exit mobile version