VillaSoundBilbao jaialdiaren barruan eta gaur egungo musikaren egoeraz hausnartzeko Villasoundbilbao Talks jardunaldiak antolatu dira martxoaren 17an, Bilborock-en,
Musikaren etorkizuna: zuzenekoaren eta sarearen artean izenburupean, musikaren arloko zenbait eremutako 3 profesional gaztek euren ikuspegia eta esperientzia aurkeztuko dituzte. Hauek izango dira hizlariak: Sara Zozaya, abeslari eta konpositore donostiarra, 2 EPS bakarka argitaratu dituena; Lander Zalakain, Mungiako Belako taldeko bateria-jotzailea, duela gutxi bere lan berria argitaratu duena, Plastic Drama; eta Alex Lopez, Dabadaba Donostiako kontzertu areto enblematikoko kidea, Elsa Records zigiluaren bultzatzailea eta Kokoschka taldeko bateria.
Zenbait gai jorratuko dira: zuzenekoen garrantzia, musikaren negozioa, zuzenekoaren esperientzia streaming bidezko kontzertuekin ordezkatzeko aukera eta sektoreak dituen erronkak.
Villasoundbilbao Talks (VSB Talks), apirilean eta maiatzean Villasoundbilbao jaialdiaren barruan egingo diren kontzertuen atarikoa izango da. Kontzertuok apirilean egingo dira Bilborocken.
Informazio guztia, web orri honetan: Bilbao Gazte.
