Nontzeberri

“VillaSoundBilbao” programak bere deialdia egin du

Bilboko Udalak  VillaSoundBilbao  jaialdian izena emateko epea ireki du, otsailaren 13ra arte. Jaialdiaren helburua da musikari gazteen sorkuntza musikala bultzatzea.

VSBren hiru faseak honako hauek izango dira: VSB FEST, epaimahai profesional batek 12 banda edo bakarlari aukeratuko ditu Bilborocken jotzeko. Emanaldiak martxoaren 21 eta 28an eta apirilaren 4 eta 11n izango dira (ostiralak); VSB MENTORING, Bilborockeko ” 4 kontzertuen ondoren, 12 banda eta bakarlarietatik 6 hautatuko dira, mentoretza pertsonalizatuko programa batean eta estudioko saio batean parte har dezaten; eta VSB TOUR 2025, 6 bandetako bat hautatua izango da 4 kontzertuko bira bat egiteko Estatuko zenbait hiritan. Bira hori Son Estrella Galicia kontzertu-zikloaren barruan egingo da. Maiatzaren 3an, larunbata, Bilborocken egingo den doako ekitaldi batean iragarriko da talde horren izena.

Joan den urtean 156 talde eta bakarlari inskribatu ziren. Hautatutako 12etatik, 9 Bizkaiko bandak ziren, eta 3 Gipuzkoakoak. Bilborocken egin ziren 4 kontzertuen ondoren, 12 horietatik 6 mentoring pertsonalizatuko faserako hautatu ziren.

Informazio guztia web-orri honetan: www.bilbao.eus/bilborock

Exit mobile version