Nontzeberri

VillaSoundBilbao jaialdiaren V. edizioa abian da

Aurten ere, 16 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak sustatzea, eta musika arloko proposamen askotarikoak eta egungoak publikoari eskaintzea xede duen VillaSoundBilbao (VSB) jaialdiaren V. edizioak 12 talde eta bakarlari aukeratu ditu. Horiek martxoaren 21etik apirilaren 11ra bitartean, bariku guztietan, VSB Festen arituko dira (Bilborock, 20:00etatik aurrera). Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.

Hauexek dira  aukeratutako taldeak: Marmitako Trap Banda (Bizkaia), Reeler (Bizkaia), Maddi  (Nafarroa), Hondora (Gipuzkoa), Goodbye Keppler (Bizkaia), Antimeta (Bizkaia), Mexin (Bizkaia), Garraio (Bizkaia), Kbless (Nafarroa), Alen Malva (Bizkaia), Hartzak Zeruan (Nafarroa) eta Aizoo (Bizkaia).

Aurten 123 taldek eta bakarlarik eman dute izena VSBren bosgarren edizio honetan: 87 talde Bizkaikoak dira; 20 talde Gipuzkoakoak; 10 Nafarroakoak eta 6 Arabakoak. Kantuetan erabilitako hizkuntzei dagokienean, gaztelania da nagusi (taldeen % 62k darabil), eta ondoren euskara (% 56), eta gero ingelesa (% 32).

Apirilean, epaimahaiak hautatutako 12 talde eta bakarlari horiek VSB Mentoring prestakuntza-programan parte hartuko dute. VSB Fest-en kontzertu-fasearen ondoren, epaimahaiak horietako 6 aukeratuko ditu mentoring pertsonalizatua eta estudioko saio bana emateko. Maiatzean eta ekainean izango dira. Azkenik, VSB Sariak ekitaldian, maiatzaren 3an, Bilborocken, VSB25 Tourra zein taldek edo bakarlarik egingo duen iragarriko da. Lau kontzertuko bira izango da, estatuko hirietan.

Exit mobile version