Ekainaren 29an eta 30ean, VIII. Lekuz Leku (Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan) edizioan, nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira 19:00etatik aurrera Bilboko Abandoibarran non dantzak eta ibiltariek egingo duten topo.
Ekimenaren helburua dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea, hiri guneetara koreografia-lanak eramanez.
Alemania, Mexiko eta Holandako lanak aurkeztuko dira, hurragoko beste koreografo batzuekin batera, hau da, Galizia, Madril, Katalunia, Aragoi edo Euskadikoekin . Hala, Ingrid Magrinyá eta Julian Juarez, La Macana, Mikel Aristegui, Noemi Viana & Jesus Rubio, La Intrusa Danza, Ines Uriarte, Krego – Martin Danza, Vero Cendoya, David Zambrano eta Tumàka’t taldeak ikusteko parada egongo da.
Zer dagoen zehatz-mehatz ikusteko hemen klikatu.
