Nontzeberri

VIII. Blues Musikaren Jaialdia

Herriko hiru tabernetan blues musika entzungo da antolatu duten programa honen arabera.
23:00etan, Atxulondo tabernan, Bill Lyerly Band (AEB) egongo dira. Bill Lyerly amerikarrak hiru hamarkada luze daramatza countrya, rocka eta bluesa lantzen Ameriketan zein Europan eta John Lee Hooker, Allman Brothers, Bo Diddley edo Steve Earle moduko izen handiekin partekatu izan ditu eszenatokiak. Iaz bere azken diskoa Too Hurt To Cry besapean zekarrela heldu zen eta azken garaian musikari euskaldunekin osatu du taldea. Gitarra-jotzaile eta kantari beteranoaren jakinduria zuzenean.

00:15etan, Egarri tabernan Los Gatos Bizcos (Madril) arituko dira.
Bluesa jorratzen hainbat taldetan aritu ondoren (Blue Perro, Juan Bourbon, Juan Scotch & Juan Beer, The Fritos…) Talde hau osatzen duten lau musikariek duela bi urte erabaki zuten Los Gatos Bizcos eratzea swing eta Rythm & Bluesaren bidetik. Laukoteak eskainitako kontzertuetan ondo erakutsi du bere balioa eta aurten kaleratuko dute lehen grabazioa. Taldekideek Buddy Miles, Bob Stroger, Bob Sands eta Peaches Staten moduko artisten musikari bezala aritu dira. Los Gatos Bizcos aurten Europan Eddie C. Campbell, Westside Chicago bluesmanak egingo duen birako taldea laguntzailea izango da. Zuzenean aspertzeko betarik uzten ez duen banda.

Eta ordu txikietan, 01:30ean, Aurrera tabernan, Travellin´Brothers (Euskal herria) arituko dira. Travellin´Brothers talde bizkaitarrak duela bost urte erabaki zuen bluesaren bideak modu sendoan jorratzea. Red, Hot & blue da argitaratzen duten hirugarren diskoa da eta bertan bluesa ez ezik, swing, funk eta soul dosiak ere entzun ahal dira. Hasierako boskoteari haize sekzioa gehitu zaio. Colin James, Freddie King eta Ray Charles koktelera batean sartuta bezala. Nekaezinak eszenatokian.

Gaztelupeko hotsak bidalita

Exit mobile version