Vido Jelashe, jaiotez Vuyani Mbutuma, Hego Afrikako Cabo Hiriko Guguletu ghettoan hazi zen, Verwoeden Apartheid-en denboran. Bere amona izan zen Vido Jelasheren inspirazio handiena, elizan abesten eta piano eta organoa jotzen zituen. Eskola urteetan Reggae Regulars taldearekin jotzen hasi zen, geroxeago Black Sufferers eta Heavy Fantastics taldeekin ere aritu zen. Jazz ikastetak burutu ondoren, Livin Spirits-en bitartez Alemaniara joan zen eta han hasi zen bere benetako ibilbidea. Lan eta disko dezente egin ostean, gaur egun beste disko berri bat prestatzen ari da.
Beste alde batetik, aukera aparta izango da Revolutionary Brothers bikotearen Musical Warriors albuma entzuteko. Esan beharra dago Musikal Warriors disko hau azkeneko bi urteetan landu eta prestatu egin dela, lehen mailako musikarien lankidetzarekin: Promoe (Suezia), Sugar Roy (Jamaika), Conrad Crystal (Jamaika), Willie Williams (Jamaika) , Little Roy (Jamaika), Sena (Ghana), Soom T (UK), Vido (Sudafrica), Morodo (Madril), Utan Bassum haundia (Madril) eta izarra moduan oso ezaguna den Shaggy (Jamaika).
Revolutionary Brothers-ek bidalita