Nontzeberri

Vidal Sassoon-en gaineko dokumentala proiektatuko dute Elorrion

Elorrioko Iturri Kultur Etxean Vidal Sassoon-i buruzko filma proiektatuko dute 19:30ean bihar Hileko dokumentala egitarauren baitan.

Craig Teper zinegileak zuzenduriko Vidal Sassoon (AEB, 2010) filmak gizarte, kultura eta sexu mailako iraultzaren 80 urte jasotzen ditu. Sasoi hartan Vidal Sassoon, Londresko umezurztegi baten hazitako gaztea, mundu mailan ospe handiko gizon arrakastatsu bilakatu zen.

Xanpu izena eta andrazkoaren estetika munduan erreferentea baino gehiago Vidal Sassoon XX. mendeko moda, arte eta kultura munduan funtsezko pertsonaia izan da. Bauhausen eskolan inspiratutako estilo geometrikoko orrazkerek, garbitu eta jantzi (wash and wear) filosofiarekin batera, emakumeen itxura guztiz aldatu zuten eta sexuaren askatasunean lagungarri izan zitzaizkien, ile-apainketa munduan moda munduan minigona izan zena bihurtuz.

Filma hainbat jaialditan ikusi da, tartean, New Yorkeko Tribeca Film Festival-en, Atlanta Jewish Film Festival-en edo Alemaniako Film and Design Festival-en.

Exit mobile version