Nontzeberri

VI. Nazioarteko Dantza Jaialdia Paisaia Hiritarretan eta Bideo-Dantza erakusketa

Dantza garaikidearen hizkuntza aniztasuna publiko guztietara doan hurbiltzea, eta koreografi lana hiri guneetan sakontzea dira Lekuz leku egitasmoaren ildo nagusiak.
Horretarako Lekuz Leku 6. Edizioan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu gune bakoitzerako sorketa espezifikoekin.

Herrialde ezberdinetako lanak ikusi ahal izango dira, esaterako: Korea, Txekia, Argentina, Txile, Italia, Frantzia eta Holandakoak. Eta hauek guztiak hurragoko herrialdeetako koreografoekin batera nahastuko dira: Girona, Madril, Bartzelona, Tenerifeko Santa Cruz eta Zaragozakoak. Proposamen ezberdinak itsasadarren ertzetan dantzaz gozatzeko.

28an eta 29an Frantziako dantza 80-90ko hamarkadetan. Ikuspegi Historikoa bideo programa aurkeztuko da, dantzaren kudeaketan eta zabalkundean Frantziako espezialista den Solange Dondik hautatutako irudiekin, eta, gainera, 28an, gai honi buruz hitzaldi bat emango du.

Egunetako ikuskizunak, non izango diren eta bestelako xehetasunak Lekuz Leku ekimenaren webgunean dituzue bildurik.

La Fundicion-ek bidalita

Exit mobile version