Nontzeberri

Uztaileko asteburuetan Agurainen JazzHerrian jaialdia

Uztaileko asteburuetan, Aguraingo Udalak eta XabiGune Kultur Elkarteak antolatuta, hamabigarren JazzHerrian jaialdia egingo da Agurainen. Aurtengo programazioan sei kontzertu ondu dira kalitate ezaguneko taldeekin.

Gaur berton izango da lehen kontzertua herriko San Juan Plazan, 19:30etik aurrera, Guayaberas Negras (Madrid) taldearekin. Hasierako proiektua jatorri afroamerikarreko musikan oinarritu zen, konposizio propioak landuz. Blues, funk, soul, gospel eta jazz landu dituzte, izaera propioarekin eta musika instrumentalari garrantzia emanez. 2023an, zenbait kontzertu eman ondoren, taldea berritu egin zen eta oraingoan trio formatuan aritzen dira. Rocky Road diskoa argitaratu dute Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik.

Larunbatean, hilak 5, Iruñeko Moises No Duerme taldearen txanda izango da, Euskal Herriko hip-hoparen eszenan ibilbide luzea egina duen taldea. 2023an, Moisés No Duerme Live Band proiektua aurkeztu zen, Estatuko eszenan proiekzio handia duen jazzaren arloko etorkizun handiko musikari talde batekin batera. Proiektu honek rap eta jazz generoak uztartzen ditu, eta beste estilo afroamerikar batzuetako zertzeladekin zabaltzen du bere soinua.

Datozen asteetan, Arima Soul (Donostia) , Arnau & The Honky Tonk Losers (Bilbo), Steve Krase y Los Acapulpos (Texas), eta Los Misterios (Gasteiz) arituko dira jaialdian.

Informazio guztia, hemen.

Exit mobile version