Nontzeberri

Usopop jaialdia hil honen amaieran egingo da

Maiatzaren 30en egingo da Sarako Lizarrietan Usopop jaialdiaren seigarren edizioa; aurten, artista hauek parte hartuko dute: King Creosote, Wall of Death, Belako, H-Burns eta Petti.

King Creosote (Kenny Anderson) songwriter eskoziarra da, eta makina bat disko argitaratu ditu, azkena 2014an, From Scotland with Love. 2011n, Diamond Mine lana grabatu zuen, Jon Hopkins musikariarekin batera, eta diskoak oso harrera ona izan zuen: Mercury Prize Eskoziako urteko disko onena sarira izendatua izan zen.

H-Burns ezizenaren atzean, berriz, Renaud Brustlein kantautore frantsesa dago, folk eta rock doinuak jotzen dituena, aurretik post-rock taldeetan jo zuen. Wall of Death, aldiz, rock psikodelikoa jorratzen duen Parisko hirukotea da, egun, lan berria grabatzen ari dira.

Thousand, Stéphane Milochevitch gaztearen egitasmoa da. Talitres Bordeleko diskoetxe gomendagarriaren (The National, Micah P Hinson, Flotation Toy Warning…) azken izenpedura da. Aurten, disko berria kaleratu du.

Belako rock eta elektronika nahasten dituen laukote gazte eta ezaguna da; iaz bi EP argitaratu zituzten, eta sekulako arrakasta lortzen ari dira, hamaika jaialdia eta kontzertu tarteko. Azkenik, Petti Berako musikaria da, eta iaz Astirtitan izenburuko lana argitaratu zuen.

Exit mobile version