Nontzeberri

Urtz taldeak ez du etsi

Dagoeneko 35 urte igaro dira Urtz taldeak lehen akordeak eman zituenetik, nolanahi ere, denboraren zimurrek ez dute taldearen espiritua erasan, eta motibazioz josita, udazken honetan musikara itzuli da taldea bederatzigarren diskoarekin: Ez Etsi.

Lozorroan murgildutako testuinguru sozial honetan, esnatzea eta bihotza iparrorratz gisa hartzea aldarrikatzen du Urtzen disko berriak; are gehiago, sentimenduak ezinbestean konformismoaren dunetan hondartzen diren garaiotan. “Introspekzio hori diskoa osatzen duten kanta guztietan ikus daiteke”.

Musikari erreparaturik, Urtzen estiloak oso identifikagarria izaten darrai. Edozelan ere, aldaketa esanguratsuren bat ere badago. Ez alferrik, gitarren marruma eta melodien lasaitasuna soinu elektronikoekin nahasi egiten dira. Ez da, inondik inora, musika iraultza bat, pixkanaka-pixkanaka garatzen ari den mutazio berritzailea baizik.

Taldea badabil herri askotan lan berria haizatzen, eta datozen asteetan Euskal herrian ez ezik, kanpoaldean ere kontzertu potenteak emango dituzte.

Informazio guztia taldeka berak dauka.

Exit mobile version