Nontzeberri

Urtz eta Latzen musika taldeen lan berriak

Urtz taldea bira akustiko berezian murgilduko da aurki, eta bira horretan, Urtzen disko berriaren kantak aurkeztuko ditu. Musika lan horrek,” taldearen hamabost abesti ikoniko bildu ditu eta berri bat ere bada. Abestiak modu akustikoan birgrabatuak izan dira eta doinu berritu, intimo, sinfoniko zein hunkiberaz zipriztindurik daude”.

Betiko legez, taldeak Euskal Herriko antzokietan barna emango dituen kontzertuetan, aipatu diskoa aurkezteaz gain, beste hainbat abesti klasiko ere eskainiko ditu.

Beste aldetik, Latzen musika taldeak ere lan berria dakar, eta urtarriletik aurrera, Denboraren orbainak aurkeztuko dute kontzertu bira batekin, Euskal Herriko hainbat aretoetan eta Espainiako heavy metal jaialdi garrantzitsuenetan.
“Urrun geratu da lau gazte haien aurreneko aro labur bezain arrakastatsua. Euskarazko heavy/thrash metala jorratzeko era propioa topatu zuten. Oihartzuna balada eder bati esker lortu arren, gehiago balio du garai hartako errepertorio indartsuak. Uztea erabaki zutenean eten zen sormen emaria, lan berri bat grabatzear zirenean. Bigarren aroa are laburragoa izan zen adinean aurrera egin zuten lau kideentzat. 2007an itzuli ziren Infernuko ateetan kontzertu bira egiteko, eta 2008an bigarrenez agur esateko.
Hirugarren aroa aurten abiatu dute. Horretarako, laukotea berrosatu behar izan dute. Aitor Uriarte (ahotsa eta gitarra), Joxemari Azpitarte (baxua) eta Gorka Lazkano (bateria) kide originalekin bat egin du Yerko Ortizek (gitarra) —Iker Martinez de Zuazoren ordez—.
Ostegun honetan, hilak 4, aipaturiko disko berria aurkeztuko dute.

Hemen dituzue jakingarri guztiak.

Exit mobile version