Nontzeberri

Urteroko “Tetrapack” erakusketa, Gasteizko Amarica aretoan

Gasteizko artista gazteek egindako argazkiak eta ikus-entzunezko instalazioak bildu dira beste behin, Amarica aretoan ikusgai jarri den Tetrapack 2020 erakusketan. Ikusteko tartea urriaren 30etik azaroaren 29ra bitartekoa izango da.

Gasteizko Udalak antolaturiko ekimena (Gazteria Zerbitzuaren bitartez, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin) Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalen lehiaketan hautatutako pieza artistikoek osatzen dute. Egitasmoak arte-sorkuntza bultzatu nahi du, erakusketa-espazioak betez, sortzaile berrien lana erakusteko.

Honako hauek aurkeztuko dituzte beren lanak Tetrapacken hamargarren edizio honetan: Nuria Perez-Carcamok, Itzal Zubillagak eta Elisa Talbi, Siham Zannouti, Khadija Zannouti, Fatma Haimed, Deborah Aiguayu eta Rodaina Hamidek osatzen duten kolektiboak. Hiru argazkigintza-proposamenek eta ikus-entzunezko instalazio batek osatzen dute erakusketa.

“Gazte Klik Klak programan saritutako sortzaileek prestakuntza-prozesu batean parte hartu zuten ondoren. Hartara, erakusketa-proposamen partekatu bat egin ahal izan dute beren obra erakusteko, argazkigintzaren, bideo-sorkuntzaren eta arte plastikoen arloko adituen laguntzarekin. Prozesu horren guztiaren emaitza da Tetrapack erakusketa”.

Exit mobile version