Ostiral honetan Sarobe Kontzertuak programa abiatuko da berriz. Gora Gora Kids eta Mod Time taldeek kontzertua eskainiko dute.
Gora Gora Kids, herri ezberdinetako musikariek osatzen duten taldea da. Pasa den urtean kaleratu zen Uaouh, miau & yeah! taldearen estreinako diskoa eta hauxe aurkezten ari dira zuzeneko emanaldietan. Bere doinua garaje, rock'n'roll eta punk estiloetan mugitzen da.
Mod Time, Donostian finkaturiko talde bat da. Hiriburu horretako musika eszenan ezinbestekoa izan den Javier Sun (gitarra eta ahotsa) gidari dutelarik; Ainhoa Zinkunegik (bateria) eta Plan B taldean aritzen den Mundu-k (baxua) osatzen dute formazioa.
Hurrengo kontzertua otsailaren 11n izango da, eta bertan Screamin' Targets eta Lobo Electrico arituko dira.
Musik_Akts_Promozioak bidalita