Urteko azken egunetan ere bertsotan arituko dira hainbat herritan. Bihar, Azpeitian, txapelen omenezko bertso jaialdia egingo dute Soreasu antzokian, 22:00etan. Hantxe Unai Agirre Goia, Andoni Egaña, Jon Ander Iriondo, Jon Maia, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze bilduko dira.
Errenteriako Niessen kulturgunean, Maialen Akizu, Miren Amuriza, Maider Arregi, Haritz Casabal, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolariak ere kantuka ibiliko dira.
Orion Azken erronda bertso-poteoa egingo dute arratsaldean, Sustrai Colina eta Arkaitz Estiballes bikotearekin.
Durangon ere urteko azken bertso-saioa egingo dute Plateruena Kafe Antzokian, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbiorekin.
Eta Hendaian etzi egingo dute Gabon eskea, Maddalen Arzallus eta Egoitz Zelaiarekin.