Nontzeberri

Urte berria bertsotan hasteko gogoz

Asteburuan, urteko lehen egunetan, hainbat saio antolatu dira Euskal Herriko zenbait herritan.

Bergaran, urtarrilaren 2an, Gabonetako jaialdia egingo dute Sustrai Colina Igor Elortza, Onintza Enbeita, eta Ekhiñe Zapiain bertsolariek 20:00etatik aurrera, bertako Seminarixoan. Gai-jartzailea lanetan Ibon Leibar Txinbo ibiliko da.
Hernanin, urtarrilaren 2an, Andoni Egaña, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, eta Gorka Pagonabarragak parte hartuko dute, Maialen Lujanbiok gidaturiko Bertso Latak ekimenean.

Urtarrilaren 2an ere, Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren aurkezpen bertso-afaria egingo dute Igorren. Ekimenak hainbat saio proposatzen ditu gaztetxeetan, txapelketa alternatibo gisan. Egun horretan, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea eta Aiala Irurtia bertsolari arratiarrak egongo dira poteoan, eta gero, Gaztetxeak Bertsotan 2026 ekimenaren aurkezpen ofiziala egingo da. Horren ostean, gauean, bertso-afaria egongo da June Aiestaran eta Maddi Aiestaran bertsolariekin.

Eta urtarrilaren 3an, Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio solidario musikatua egingo da Ordizian, Maider Arregi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Amaia Iturriotz bertsolariekin.

Hasi urtea bertsotan!

Exit mobile version