Nontzeberri

“Urte berri on, amona!” eta “80 egunean” filmak Parisen

Pariseko Different! zinemaldiaren baitan, Urte berri on, amona eta 80 egunean filmak proiektatuko dituzte. Hala, 80 egunean (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga) larunbatean, ekainak 2, aurkeztuko dute Nouveau Latina aretoan. Goenaga eta Itziar Aizpuru aktorea izango dira bertan. Emanaldi hori aurre-estreinaldia izango da, Frantziako zinemetan ekainaren 13an ikusi ahalko baita.

Igandean, ekainak 3, berriz, Telmo Esnal zinegilearen Urte berri on, amona komedia beltza aurkeztuko dute. Zuzendaria bera eta Joseba Bengoetxea aktorea bertaratuko dira.

Different! jaialdiaren bosgarren edizioa da aurtengoa eta aurrekoetan bezala, euskaraz egindako filmek lekua izango dute oraingoan ere. Zinemaldia bera ostiralean, ekainak 1, hasi eta ekainaren 7an bukatuko da.

Parisen egingo diren bi emanaldi hauen inguruko xehetasun guztiak euskalkultura.com webgunean jasotzen dira.

Exit mobile version