Nontzeberri

Urruzuno Literatur Lehiaketa martxan da

Urruzuno Literatur Lehiaketak ikasleak saritu nahi ditu, eta horretarako bi kategoria ezarri dira: A kategoria (Batxilergoko 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak), eta B kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak).

Prosa eta poesia arloak dira sarituko direnak, eta horretarako, literatur lanek euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.

Lanak eskabide-orriarekin batera aurkeztuko dira, word formatuan. Lanaren lehen orrialdean lanaren izenburua, egilearen ezizena, arloa eta kategoria jarriko dira soil-soilik.

Lanak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.
Aurkezten diren lan guztietatik, hogei lanik onenak sarituko dira; 5 prosa-lan eta 5 poesia-lan.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version