Nontzeberri

Urrian, Getxoko Arte Eszenikoen Jardunaldiak

Getxo Eszena jaialdiaren 44. edizioa urriaren 1etik 25era bitartean izango da, eta hainbat diziplina artistiko (antzerkia, dantza eta zirkoa) bilduko ditu. Programazio hori Euskal Herriko zein kanpoko konpainia ospetsuen lanek osatuko dute.

Zikloak helduei nahiz haur eta familia publikoari zuzendutako 17 ikuskizun eskainiko ditu Muxikebarrin. Lehen hitzordua bihar bertan (urriak 1) izango da Ékoma Teatrok egingo duen Lohi gorria piezarekin. “Bidaia intimo eta politikoa dugu lan hau, memoria pertsonala eta kolektiboa gurutzatzen dituena. Piezak osaba gay baten oroitzapenetik bere nortasuna berreraikitzen duen gizon baten istorioa kontatzen du; Hitlerren Europa eta Francoren Espainia lotzen dituen kontakizuna. Cabaretaren eta dramaren artean, errepresioaz eta duintasunaz, beldurraz eta erresistentziaz hitz egiten digun pieza soil eta samurra”.

Euskaraz egingo diren beste lan batzuk honakoak dira: Demode quartet taldearen RIP, azken musikala; Zelako Kultur Ideiak taldearen Izeba txirrita; XAKE Produkzioak taldeak egingo duen Sidari; Adriene Bergson-Johnson, Itzuli Konpainiarena; eta Anita Maravillas taldeak egingo duen Tretatxu lana.

Programazio guztia: Getxo Eszena.

Exit mobile version