Nontzeberri

Urretabizkaia eta Jimenezen lanak, gaztelaniaz

Gaur goizean, Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak, Fernando Rey lanaren itzultzaileak, eta Arantxa Urretabizkaiak, azken honen Zuri-beltzeko argazkiak lanaren gaztelaniazko bertsioa aurkeztu dute: Retratos en blanco y negro (Pamiela).

Lan hartan, eta nola ez, berri honetan ere, bere oroitzapenetan oinarritutako kontakizunak bildu ditu idazle donostiarrak, eta batez ere, haurtzaroko kontuak kontatu ditu, garai hartako  egunerokotasunak zituen gorabeheren berri emateko, “Donostiako familia langile, euskaldun, euskaltzale, abertzale, errepresaliatu baten baitatik ikusita”.

Beste  lan askoren artean, lau nobela pisuzkoren egilea da Urretabizkaia: Zergatik panpox (Hordago, 1979), Saturno (Erein, 1987), Koaderno gorria (Erein, 1998) eta 3 Mariak (Erein, 2010).

Beste aldetik, Irati Jimenezek Nora ez dakizun hori liburuaren itzulpena kaleratu du: Nora (Ttarttalo). 2009 urtean argitaratu zen Nora ez dakizun hori eta Igartza sariko accesita eskuratu zuen. Idazlearen bigarren eleberria izan zen, Bat, bi, Manchester ederraren ondoren. Amodio ezinezkoak, kasualitate arraroak, likantropoak eta banpiroak, eta narrazio ederra, irakurlea harrapatzen duena.

Exit mobile version