Nontzeberri

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa “Zortzi Puntutan” ekimenarekin bat eginez

Zortzi Puntutan ekimenaren barruan, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren lehen kanporaketa bihar abiatuko da Leioan.

Zortzi Puntutan ekimenak eskualdea bertsoz girotzea eta bertsogintzaren oinarria sendotzea bilatzen du. Hala, Bizkaiko txapelketara joango ez diren bertsolariek beste aukera bat izaten dute plazan aritzeko. Eskualdeak berak antolatzen du dena, bai eta zein formatutan arituko diren bertsolariak ere.

Hortaz, bihar, martxoaren 5a, larunbata, 19:00etatik aurrera hainbat saio egingo dira Leioa aldean. Lehena 19:00etan, Ganeko tabernan, Arrate Illaro, Peru de Pedro, Unai Mendiburu eta Xabier Albizurekin. Bigarren saioa, 20:00etan, Kurkudi tabernan, Peru Vidal, Iñigo Kortazar, Inazio Vidal eta Galder Bilbao Txapirekin. Eta hirugarren saioa, 21:00etan, Kazu tabernan, Beñat Vidal, Aitzol de Castro, Paule Loizaga eta Xabier Sainz de la Mazarekin.

Bigarren kanporaketa, martxoaren 12an egingo dute Algortan, eta finala, martxoaren 19an, Plentzian. 

Exit mobile version