2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa gaur, martxoak 4, abiatuko da. Guztira 24 bertsolari arituko dira programatu diren saioetan.
Diogun moduan gaur, martxoaren 4an, izango da lehen saioa; 11n, Erromon eta Gorlizen izango dira saioak, eta apirilaren 2an, Algortan jokatuko dira azken faseak. Kanporaketak eta finalaurrekoa lau bertsolariz osatutako hiru saioko formatuan egingo dira, eta finalean sei bertsolarik osatutako saioa izango da.
Gaur, 18:30tik aurrera, lehen saioa, Erromon, Billares Barrian, eta bertan Peru Vidal, Joanes Igeregi, Oier Errementeria eta June Diaz bilduko dira. Geroago, 19:30ean, Berriro tabernan, bigarren saioa, Jone Uria, Xabi Sainz de la Maza, Inazio Vidal eta Mikel Arrate bertsolariekin. Azkenik, hirugarren saioa 20:30ean izango da Topa tabernan; haraino Arrate Illaro, Naroa Torralba, Peio Lago eta Aritz Landeta joango dira.
Datorren astean, martxoaren 11n, bigarren kanporaketak jokatuko dira. 18:30tik aurrera, Gorlizeko New Tavern tabernan bilduko dira Unai Mendiburu, Peru de Pedro, Oihan Diaz eta Beñat Lopez. Geroago, 19:30ean, Xurrut tabernan Imanol Uria, Josu Landeta, Kerman Diaz eta Galder Bilbao izango dira kantuka. Azkenik, 20:30ean, Portalena tabernan, Paule Loizaga, Aratz Errementeria, Peio Arondo eta Jagoba Pereda bertsolariak arituko dira.
Azken saioan, finalaurrekoak eta finala jokatuko dira Algortan, egun osoko egitarauarekin.
