Nontzeberri

Urgatz taldeak “Herio” egitasmoa plazaratu du

Bermeoko Urgatz taldeak Herio izeneko CD-DVD-Liburua argitaratu du. Bizkaitarrak autoekoizpenaren bidetik eta Do It Yourself filosofiari jarraiki gauzatu du proiektua, dena egion baitute eskuz. Egitasmoak Herio izeneko antzezlan/saiakera batean du jatorri.

Iñigo Astiz kazetariaren esanetan, “Urgatz du izena taldeak, eta eskulangile nekaezinak dira. Do it yourself begiratu hiztegian eta haien aurpegia ageri da definizioaren alboan. Total, disko bat grabatu zuten (haiek) lau kantarekin, eta bideoklipa ere egin zuten (haiek), eta gero Herio izeneko antzerki/saiakera bat ere egin zuten (haiek), eta orain guztia biltzen duen CD-DVD-Liburu bat sortu dute (haiek eta eskuz, bai bai)”.

Behean, kantu baten bideoklip ederra ikus dezakezue:

Exit mobile version