Nontzeberri

“Urdufolk” jaialdia bihar, Urduñan

Bihar, irailaren 4an Urdufolk jaialdiaren 9. edizioa egingo dute Urduñan. Pandemiaren egoerara egokituta, egun bakarrean ondu da, eta hiru kontzertu eskainiko dira Eskola Publikoko patioan. Kontzertu txikiak ere antolatuko dituzte herriko hainbat gunetan.

El Trasno, Joseba Tapia eta Faltriqueira taldeak arituko dira oholtzaren gainean, 19:30etik aurrera. Horrez gain, El Trasno Asturiaseko gaita bandak hainbat kontzertu txiki egingo ditu hirian, 13:00etatik aurrera, Foru Plazan, Gran Vian, Gernika Plazan eta Juan de Garay, hain zuzen.

Aurreko edizioan bezala, COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak hartuko dira: “edukiera mugatua, eserlekuen arteko distantzia, maskara uneoro erabiltzea, gel hidroalkoholikoaren erabilera, etab. Berrikuntza moduan, osasun-egoerari egokitutako txosna zerbitzua (edari eta mokaduak) egongo da aurten”.

Edukiera mugatua dagoenez, sarrera doakoa izango da baina aldez aurretik izena eman beharra dago jaialdira joateko.

Exit mobile version