Nontzeberri

“Ura, Emakume Izena” izeneko erakusketa abian, Montehermoson

Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoaren deialdiaren barruan sortu da aipaturiko erakusketa, urtarrilaren 16ra arte ikusi ahalko dena, Gasteizeko Montehermoso kulturunean.

Ura, Emakume Izena erakusketa “emakumearen inguruko hausnarketa artistikoen itsaso bat da. (…) Gogoeta-itsaso hori arte bihurtutako artisautzarekin ehuntzen da; izan ere, emakumeak beti izan dira ehule, eta gaur egun ere horretan jarraitzen dute, oraingoan ehungintza-industria baten esklabo gisa, zeinak erabiltzeko eta botatzeko modaren biktima bihurtzen baititu, eta itsasora inoiz iritsiko ez den ura gaizki erabiltzen eta xahutzen baitu. (…) Ehungintzan diharduten langileen % 80 baino gehiago emakumeak dira, eta beren haragietan nozitzen dituzte lanaldi luzeak eta ordainsari kaskarrak. Horretaz gain, emakumeak arduratzen dira beren familiak eta etxeak urez hornitzeaz mundu osoan. Orduak ematen dituzte ura garraiatzen; kilometrotan zehar buru gainean eramaten; askotan, txiki-txikitatik utzi behar izaten dute eskola zeregin horietan eta beste batzuetan aritzeko, eta egoera txarrean dagoen ura kontsumitzeagatik gaixotzen diren haurrak eta senideak zaintzen dituzte.”

Datu ikaragarriak ere jakinarazi dituzte zenbait artistek: “praka bakero batzuk egiteko 10.000 litro ur baino gehiago behar dira; kamiseta bat egiteko, 1.500 litro. Ehungintza da munduko bigarren industria kutsatzaileena, petrolio-industriaren ondoren… Baina, aitzitik, 2.200 milioi pertsonak ez dute edateko urik. Benetan behar al dugu gure armairuak gainezka eduki eta beti azken modan egon?”

Exit mobile version