Nontzeberri

Ur azpiko soinu-paisaiak

Gure belarriei guztiz ezezaguna suertatzen zaien unibertsoa da ur azpian dagoena, baina hein berean oso liluragarria. Hydrophoniak, urpeko paisaia soinudunari eskainitako entzunezko arte-jaialdiak, espazio horretako giroa hurbildu nahi dio entzuleari.

Kontzertuak, entzunaldiak, hitzaldiak eta tailerrak izango dira, baina batez ere, entzutezko une errepika-ezinak eta, hobeki esanda, entzute-saio murgilduak.
6 egunetan zehar, zientzialari eta ingeniariek lagundutako zenbait artistek ezezagunak diren bestelako errealitate eta murgildutako entzute-esperientziei buruz hitz egin eta azalpenak emango dituzte.
Itsasoko musika bitxia gure burmuinetaraino helduko da, bestelako espazioen dimentsioak irudikatuz.

Michel Andre, Kim Cascone, Jana Winderen, Mike Rooke eta Lee Patterson izango dira gonbidatuko diren adituak.
Interesa baduzue, gogoratu izena emateko epea irailaren 20an amaitzen dela.
Bestelako informazioa Artelekuko webgunean eskuratu ahal duzue.

Artelekuk bidalita

Exit mobile version